Errepide ezbehar larria gertatu da bart N-634 errepidean, Usurbil (Gipuzkoa) parean: bi autok elkar jo zuten aurrez aurre. Autoetako bateko gidaria, Donostiako gizonezko bat, hil da istripuan. Usurbilgo emakumezko bat eta haren semea larri zauritu dira.
22:05 aldera jaso da ezbeharra, Txikierdiko bidegurutzean. Talka handia izan da, eta bi autoetako gidariak hondakinen artean harrapatuta geratu dira, suhiltzaileek atera arte.
Gidarietako bat, 52 urteko PM.T.R. gizonezko donostiarra, hil egin da erietxean. Beste bi pertsona oso larri daude: ML.A.A. 48 urteko emakumezko usurbildarra eta haren 17 urteko semea.
Errepideak
Pertsona bat hil da bart Usurbilen auto istripuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu