Ezbeharra

Pertsona bat hil da Donostian istripu batean

Goizeko bederatziak laurden gutxitan gertatu da ezbeharra, GI-20 errepidean.

2018ko maiatzaren 14a
10:20
Entzun

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Intxaurrondo eta Polloe arteko errepidean gertatu da istripua, 08:45 inguruan. Opel Crossland markako ibilgailu bat bidetik irten da, eta irauli, kaleargi bat jo ostean. Autoan zihoazen bi pertsonak harrapatuta geratu dira.

Suhiltzaileak eta anbulantziak berehala heldu dira bertara. Zaurituetako bat Donostiako erietxera eraman dute, baina bestea han bertan hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.