Pertsona bat hil da eta lau zauritu Erriberrin izandako istripu batean

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, eta 65 urteko emakume bat da istripuan hildakoa.

Istripua jasan zuen autoa atzo arratsaldean, AP-15 autobidean, Erriberri parean. NAFARROAKO GOBERNUA
Istripua jasan zuen autoa atzo arratsaldean, AP-15 autobidean, Erriberri parean. NAFARROAKO GOBERNUA
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko apirilaren 11
12:25
Entzun

Auto batek eta kamioi batek elkar jo zuten AP-15 autobidean, Erriberri parean (Nafarroa), eta autoko bidaiari bat hil egin zen. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, eta 65 urteko emakume bat da istripuan hildakoa. Lau lagun ere zauritu dira, eta horietako bat larri dago Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan: autoaren gidaria da, 25 urteko mutil bat.

Beste hiru zaurituak autoko beste bidaiari bat eta kamioian zeuden bi lagun dira. Zauri arinak dituzte, ospitalearen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.