Eguerdian izan da ezbeharra, A-636 errrepidean, Gabirian (Gipuzkoa). Beasaingo norabidean aurkako noranzkoan zihoan auto batek beste bat jo du, eta gidaria hil egin da.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, aurkako noranzkoan zihoan gidaria autoaren barruan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Autotik ateratzean, larrialdi zerbitzuak suspertzera gerturtu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
Beste gidariak zauri larriak ditu aurrez aurreko talkaren ondorioz, eta Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dute, larri. Itxi egin dute Beasaingo norantzako erreia, eta auto ilarak izan dira.