Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du 16:15ean izan dela istripua. Rover, Peugeot 206 eta Renault Laguna autoek talka egin dute. Hildakoa autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.
Auto pilaketak sortu dira istripuaren ondorioz. Ertzaintza ikertzen ari da ezbeharraren nondik norakoak.
Atzo 72 urteko gizonezko bat zendu zen auto istripuz, Muskizen, A-8 errepidean, eta beste hiru lagun zauritu egin ziren.