Goizaldeko bostak aldera, pertsona bat lurrean erorita zegoela eta, larrialdi zerbitzuek abisu bat jaso dutela azaldu dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko informazio iturriek. Medikuek ezin izan dute pertsona hori bere onera ekarri, ordea. Hilotz eraman dute, autopsia egitera.
Identifikatzeko lanetan ari dira, baina hipotesietako bat da kalean bizi zela.