Errepideak

Pertsona bat hil da Goizuetan, bi autok talka egin ondoren

Goizeko 07:00etan gertatu da ezbeharra, Leitza, Goizueta eta Hernani lotzen dituen errepidean. Aste bukaeran errepideetan hiltzen den bosgarren pertsona da.

2010eko azaroaren 28a
08:54
Entzun
Pertsona bat hil da gaur goizean Goizuetan (Nafarroan) bi autoen artean izan den auto istripu batean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, goizeko 07:00etan gertatu da ezbeharra, eta hildakoaz gain, hainbat pertsona zauritu dira. Leitza, Goizueta eta Hernani lotzen dituen NA-4150 errepidean izan da istripua.

Gaurkoarekin jada bost dira aste bukaeran errepideetan hil direnak. Izan ere, atzoko eguna bereziki okerra izan zen, lau pertsona hil baitziren hiru istripuetan: bi Galdakaon (Bizkaia), bat Derion (Bizkaia) eta bat Arruatzun (Nafarroa). Atzo hil zirenetatik hiru, gainera, gazteak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.