ezbeharra

Pertsona bat hil da Igorren, istripu baten ondorioz

Aurrez aurre jo dute bi autok eta kamioi batek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, N-240 errepidean izan da istripua, Igorre herriaren aurretik igarotzen ari zirenean.

2013ko uztailaren 10a
16:02
Entzun

Istripuaren zergatia ikertzen ari dira. Bi autoetako batean zihoan laguna kolpea jaso duen momentuan hil da; bertan zeuden zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.

13:45ean elkar jo dute ibilgailuek, eta arratsaldeko hirurak arte egon da itxita errepidea; auto ilara luzea sortu da errepidearen bi noranzkoetan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.