EZBEHARRA

Pertsona bat hil da Igorren izandako auto istripu batean

Elkar jo dute auto batek eta kamioi batek.

2014ko azaroaren 21a
14:31
Entzun

12:40 aldera gertatu da ezbeharra N-240 errepidean, Igorre parean (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, elkar jo dute auto batek eta kamioi batek, eta autoan zihoazenetako bat hil egin da, Galdakaoko erietxera bidean zeramatela. Autoan zihoan beste lagun bat zauritu egin da.

Ertzaintza ikertzen ari da istripua zer dela-eta gertatu den. Errepidea itxi egin dute Gasteizerako bidean, eta Igorre erdialdea zeharkatzen duen errepidetik bideratu dute zirkulazioa. Bertan, auto ilarak sortu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.