Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez pertsona bat hil da gaur, Legution (Araba) auto batek eta kamioi batek elkar jo dutenean. Iturri beren arabera, beste pertsona bat zauritu eginda. N-240 errepidean izan da istripua, eta bidea erabat itxi dute.
Legutioko Udalak salatu du inguru horretan behin baino gehiagotan gertatu direla istripuak, eta irtenbide bat eskatu diote Arabako Foru Aldundiari.