Pertsona bat hil da Mendaron, kamioi batek harrapatuta

06:45ean jazo da ezbeharra, AP-8 autobidean.

kamioiak
Kamioiak errepidean. JON URBE / FOKU
xabier martin
2024ko martxoaren 7a
10:25
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioi batek pertsona bat harrapatu du gaur, 06:45 aldera, AP-8 autobidean, eta bertan hil da. Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du jakiteko zergatik zegoen pertsona hori autobidean. Istripuaren eraginez, eskuineko lerroa itxi dute Bilborako bidean, eta 08:30erako zazpi kilometroko auto ilarak sortu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.