Kamioi batek pertsona bat harrapatu du gaur goizaldean BI-631 errepidean, Mungian (Bizkaia), eta bertan hil da. Istripua 04:15 aldera gertatu da, Bilbora bidean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Errepidea itxita egon da 08:00ak arte.
Arratsaldean beste istripu bat egon da Gipuzkoan, A-15 errepidean, Hernaniko Karabel auzoaren parean. Donostiarako bidean zihoan motor batek kontrola galdu du eta errepidetik atera da. Bi lagun zihoazen motorrean; haietako bat hil egin da, eta bestea errekara erori da. Uretatik atera dutenean, Donostia erietxera eraman dute zauritua. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du gertatutakoa argitzeko.