Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, sute bat piztu da Los Arcosko baso batean. Pertsona bat hil egin da, erredurek eragindako zaurien ondorioz. Gorputzaren erdia erreta zeukan, eta ospitalera zeramatela hil da.
12:30ean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuetan. Hara joan dira Lizarrako, Lodosako eta Cordovillako suhiltzaileak, eta baita Guardia Zibila ere, baina sutea ez dute kontrolpean oraindik. Guardia Zibilak berak ikertuko du zer dela-eta piztu den sua.