Istripua

Pertsona bat hil da Zestoan bi autok izan duten istripuan

Beste lagun bat zauri larriekin eraman dute ospitalera. 15:15ean gertatu da ezbeharra, GI-631 errepidean, eta larrialdi zerbitzuak bertan ari dira lanean. Toyota markako auto batek eta Citroen markako beste batek jo dute elkar. Errepidea itxita dago, eta auto ilara handiak sortu dira.

jarraia136566.jpg
Urola Kostako Hitza
2017ko uztailaren 4a
12:02
Entzun

Gizon bat hil da gaur arratsaldean GI-631 errepidean, Zestoan, Iraetako sarreran izan den bi autoren arteko istripuan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:15ean gertatu da ezbeharra, eta pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da. Zauritutakoa ospitalera eraman dute.

Hain zuzen ere, Toyota markako auto batek eta Citroen markako beste batek jo dute elkar, eta Citroen autoko gidaria hil da. Larrialdi zerbitzuak bertan ari dira lanean. Errepidea itxita dago, eta auto ilara handiak sortu dira inguru horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.