11:40ean gertatu da istripua, GI-2633 errepideko 10. kilometroan, Zestoan (Gipuzkoa). Furgoneta batek eta moto batek elkar jo dute, eta motorrean zihoana hil egin da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Anbulantzia bertaratu, eta gidaria berpizten saiatu dira, baina zendu egin da azkenean.