Pertsona bat hil da Zigan, Baztanen, gatza botatzen ari zela erorita
Pertsona bat hil zen herenegun goizean Zigan, Baztanen (Nafarroa), izotzetan gatza zabaltzen ari zela lurrera erori eta kolpe bat hartuta. Etxe aurrean izotz plakak zeudela ikusita atera zen gizona gatza botatzera; ordea, plaka horietako baten gainean irrist egin zuen, eta buruan kolpe bat hartu zuen lurrera erorita. Lekuan bertan zendu zen. 64 urte zeuzkan, eta oso ezaguna zen Baztan inguruan; besteak beste, alkate izandakoa zen Zigan, eta herriko ekimenetan parte hartzen aritu zen urte luzeetan. Ezbehar hori izan da hotzaldiaren ondorioz Euskal Herrian izandako larriena. Kalean erori da jendea eta autoek izan dituzte ezbeharrak, baina ez da inor hil edo larri zauritu haietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu