Istripua

Pertsona bat hil da Zumaian, belaontzia iraulita

Hiru lagun zihoazen belaontzian, eta gainerako biak ondo daude.

Belaontziaren arrastoa Zumaiako hondartzan. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 29a
16:57
Entzun

Zumaiako (Gipuzkoa) Santiagoko hondartzatik gertu irauli da belaontzia gaur goizean. Inguruan zebiltzan surfista batzuek lagundu diete belaontzian zihoazen hiru lagunei, baina bat hil egin da. Herrizaingo Sailaren arabera, beste biak ondo daude.

Orrua inguruan ikusi du belaontzia iraultzen herritar batek, eta 112ra deitu du. Gurutze Gorrikoak erreskatera etorri aurretik surfistek lagundu diete, baina bat ezin izan dute bere onera ekarri, ez surfistek, ez eta Gurutze Gorrikoek ere. Ertzaintzaren helikoptero bat ere joan da lekura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.