AP-68 errepidean gertatu da ezbeharra, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 18:45 aldera, auto batek eta kamioi batek talka egin dute, eta autoan zihoan pertsona bat hil da. Beste lagun bat Gurutzetako erietxera eraman dute, zaurituta.
Autobideko errailetako bat eten egin dute, eta, beraz, auto-ilarak sortu dira.