Goizaldeko bostak aldera gertatuda istripua. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, hiru autok elkar jo dute A-1ean, Trebiñu parean, Madrilerako noranzkoan. Iturri ofizialek zabaldu dutenez, ibilgailuetako bat kontrako norabidean zihoan, eta aurrez aurre jo du beste auto bat. Handik gutxira, beste batek jo ditu aurreko biak. Istripuan pertsona bat hil eta zortzi zauritu dira, haietako batzuk larri.
Ezbeharraren ondorioz, erabat itxi dute errepidea hainbat orduz, baina orain zabaldik da. Irteera operazioa dela eta, ibilgailu asko espero dira datozen orduetan errepidean. Hori dela eta, kontu handiz gidatzeko aholkua eman du trafiko zuzendaritzak.