Ugaztun handiak harrapatzeko erabiltzen den tranpa bat ikusi zuen foruzain batek atzo Uharten (Nafarroa), ibilgailu baten barruan. Konfiskatu egin zuten tranpa, eta autoaren jabearen aurkako salaketa jarri zuten. Debekatuta dago gisa horretako tranpak edukitzea.
Tamaina handiko metalezko gailu bat da atzemandako tranpa, eta ugaztun handiak ehizatzeko erabili ohi da. Besteak beste, hartzak, oreinak eta basurdeak.
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailaren esku dago orain auzia, eta hura arduratuko da dagokion isuna jartzeaz. Foruzaingoak gisa horretako tranpen salmenta, jabetza eta erabilera zaintzen ditu. Urte hasieran, esaterako, 65 denda miatu zituen, debekatutako tranparik saltzen zuten jakiteko.