Zigor Blanco euskal preso politikoa bisitatzera zihoala izan zuen istripua Galdakaoko gazte batek. Curtiseko espetxera egin behar zuen bidaia -Euskal Herritik 763 kilometrora-, eta hara joateko Derion zuen autoa zain. Galdakaotik Deriora bidean izan zen istripua.
Ezbeharraren ondorioz, lepoan kontraktura muskularra du eta zorabioak pairatu ditu azken egunotan, eta gorputz osoa ere minduta du.
Etxerat-ek istripua sakabanaketa politikak eragindakoa dela salatu du: «Senideon eskubideak behin eta berriz urratzen dituzte, gure bizitzekin jolastuz». Sakabanaketa politika abiarazi zutenetik 16 senide eta lagun errepideetan hil direla gogorarazi dute. «Euskal jendarte osoa erasaten duten eskubide urraketek amaitu egin behar dutela» exijitu du.
Senideei miaketa saioak
Asteburuan aurrez aurreko ugari galdu dituzte presoen senideek miaketa saioak direla eta, besteak beste, Jaenen, Puerto I-en, Almerian eta Caceresen. Egoera hori salatzeko, Jaeneko espetxean dauden preso politikoak itxialdiak egiten ari dira, astelehenetik ostiralera patiora irteteari uko eginez.
Pertsona bat zauritu da euskal preso bat bisitatzera zihoanean
Etxerat-ek salatu du aurten sakabanaketak eragindako hamargarren istripua dela ostiralekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu