Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko 11:00etan izan da istripua, A-625 errepidean, Aiara (Araba) parean. Hiru autok talka egin dute, eta gidarietako bi autoan harrapatuta geratu dira; suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Horietako bat han bertan hil da, eta bertzea larrialdi zerbitzuek erietxera eraman behar izan dute.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.