Suhiltzaileek pertsona baten gorpua atera dute Bilboko itsasadarretik. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko iturriek Efe berri agentziari jakinarazi diotenez, ez dakite zergatik erori den itsasadarrera. Bilbon gertatu da, Erriberako Merkatuaren inguruan.
Iturri horiek adierazi dutenez, 05:30ak inguru zirenean hainbat lekukok larrialdi zerbitzuetara deitu dute esateko gizon bat itsasadarrera erori dela, eta lekuko horietako batek uretara jauzi egin du gizonari laguntzeko, baina ez di lortu. Suhiltzaileak heldu dira, eta aurrena lekukoa erreskatatu dute, eta gero gizonezkoaren gorpua topatu dute. Ahaleginak ahalegin, ezin izan dute suspertu.