GIZARTEA

Pertsona ugari atxilotu dituzte Nafarroan eta Bizkaian, droga trafikoaren aurkako operazio batean

Bost kilogramo speed, 2,5 kilogramo kalamu eta beste droga batzuk atzeman dituzte.

2015eko abuztuaren 27a
11:36
Entzun

Guardia Zibilak 28 lagun atxilotu ditu guztira Espainiako Estatuan, droga trafikoaren aurkako Burrito operazioan. Horietako batzuk Nafarroan eta Bizkaian atzeman dituzte, eta osasun publikoaren aurkako delitua, talde kriminaleko kide izatea eta kapital zuritzea egotzi diete.

Etxe ugari arakatu dituzte Iruñean, Tuteran, Murchanten, Valtierran, Arbizun, Lodosan, Mendabian (Nafarroa) eta Sestaon (Bizkaia). Bertan atzeman dituzte hainbat droga mota; speed-a, kalamua, kokaina, heroina, haxixa eta metanfetamina, drogak prestatu eta banatzeko tresnez gain. Armak ere topatu dituzte; bi eskopeta, hiru fusil eta bi pistola, besteak beste.

Guardia Zibilaren arabera, droga hori Hego Euskal Herriko, Errioxako eta Aragoiko herrietako festetan banatu nahi zituzten. Atxilotuak Lizarrako 1. eta 2. Instrukzio Auzitegiaren esku utzi dituzte, eta buruzagiak espetxeratzeko agindu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.