Ameriketako Estatu Batuetako zientzialari talde batek pertsonen ama zelula enbrionarioak lortu ditu klonazio bidez. Klonazio terapeutikoa deitzen zaio lortutakoari, eta adituek nabarmendu dute aurrerapauso handia dela. Izan ere, azaldu dutenez, helburua ez da antzeko gizakiak lortzea, baizik eta gaixotasunak sendatzea.
Shoukrat Mitalipov zientzialariak zuzendu du ikerketa, eta Dolly ardia lortzeko erabili zen teknika bera baliatu dute. Baina kasu honetan gizakien zelulekin. "Ama zelula horiek jada kaltetuak daudenak ordezkatzeko balio dezakete, eta milaka pertsonarii eragiten dieten gaixotasunak senda daitezke".
Urte askotan aritu dira hori lortu nahian. Woo Suk Hwang zientzialariak, adibidez, gizakien 30 enbrioi klonatzea lortu zuela iragarri zuen duela hamar urte. Gero jakin zen iruzurra zela.