Ingurumena

Petronorri ke beltza dario, "akats elektriko bat" dela eta

Muskiz inguruko herritarrak larritu egin dira, baina, enpresak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari esan dionez, ke hori ez da kaltegarria osasunarentzat.

jarraia125347.jpg
2016ko uztailaren 29a
17:48
Entzun

Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen azpiestazio elektrikotik ke beltza atera da. Enpresak Ertzaintzari esan dionez, akats elektriko bat izan da, eta, halakoak gertatzen direnean, gasak erretzen dituzte segurtasun aparatuek. Horrek ke beltza sortzen du.

Hain da beltza kea, bizilagunak larritu egin baitira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, baina, enpresak dio ke hori ez dela kaltegarria osasunarentzat.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.