Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko (Lapurdi) alkatea goiz hontan zendu da 70 urterekin, 10:00etan Baionako ospitalean. Aste bete zeraman koma artifizialean garuneko odol isurketa baten ondorioz. Haren ehorzketa Donibane Lohizuneko elizan iraganen da, astelehenean, 11:00etan.
2002tik zen hiriko alkate, eta berrikitan Euskal Hiriguneko lehen lehendakariorde izendatu zuten.