Pfizerren hiru dosirekin omikronaren aurka aski babes badela ondorioztatu dute
WASHINGTON.Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa baten arabera, Pfizer-BionTech etxeek COVID-19aren kontra onduta duten txertoaren hiru dosi hartuta, «aski babes» lortzen da omikron aldaeraren kontra. Antzeko ikerketa gehiago martxan direla adierazi dute, eta aurki datu gehiago izango direla txertoaren eraginkortasuna neurtzeko. 51 lagunek parte hartu dute orain egin duten ikerketa honetan. Txertoa egin duten konpainiek elkarlanean egindako ikerlana da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu