Philippe Pouymayou PSko Baionako zerrendaburua hilda topatu dute gaur goizean Bruselan, hotel batean. Iduriz, bihotzekoak eman dio. 2008ko martxoaren 9an eginen dituzte udal hauteskundeak, eta Lapurdiko PSk azaroaren 8an egin zituen barne bozketak, bakoitzak bere herriko zerrendaburua hautatzeko.
Baionan Pouymayou aukeratu zuten. Colette Capdevielle zinegotzia izendatu zuten zerrendako bigarrena, eta Jerome Agerre kontseilari nagusia hirugarrena. Zerrenda urtarrilaren 30a baino lehen osatzekotan geratu ziren. Aldaketak egin beharko orain.
Akitaniako eskualde kontseiluko hautetsia ere bazen Pouymayou, Bordelen; hautetsirik gazteenetariko bat zen. Baionan auzapez izatea erdietsiz gero, «bi agintaldi baizik ez" zituela eginen hitzeman zuen. "Uste dut bi agintaldi aski direla. Hortik gora, freskotasuna galtzen dugu. Hein batetik goiti gelditzen jakin behar da".
Baiona kudeatzeko "modu berri bat" indarrean ezarri nahi zuela esaten zuen Pouymayouk. "Alternantzia posible da Baionan. Baionaren etorkizuna dago jokoan". Gai andana bat aipatuko zuen hauteskunde kanpainan; besteak beste, etxebizitza, enplegua, Ikea eraikiko duten gunea, hiri barneko garraioak, Baiona-Angelu-Miarritze hiri elkargoa eta abar.
Baionan boterea lortzeko, "PSk akordioak egin beharko ditu besteekin", zioen, eta ez zuen baztertzen abertzaleekin akordioak egitea. Alderdia irekitzearen alde zegoen.
Argazkian, Philippe Pouymayou, duela aste batzuk Baionan (Gaizka Iroz).
Politika
Philippe Pouymayou PSko Baionako zerrendaburua hilik topatu dute
Bruselako hotel batean aurkitu dute hilda. Ustez bihotzekoak jota zendu da. 44 urte zituen. Akitaniako eskualde kontseilaria zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu