Gernikako Udalak antolatuta ekitaldia egin dute gaur Picassoren margolana Bizkaiko herri honetara lekualdatua izan dadin eskatzeko. Gernikako Udalak Bizkaiko Foru Diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die abiarazi ditzatela hori lortu ahal izateko zuzemenak.
Eskakizuna biltzen duen manifestua Udalak antolatuta gaur egin duten ekitaldian irakurri dute; gaur 30 urte betetzen dira margolana New Yorketik Madrilera eraman zutela. "Orduz geroztik, Gernika-Lumoko heriak behin eta berriz aldarrikatu du Gernika gure herriarena dela", esaten du manifestuak. "1937ko apirilaren 26ko bonbardaketako biktimen sufrimendua aitortzen du margolanak
Gernikako Udalak salatu du beti "arazo teknikoak" jartzen direla lekualdatzearen aurkako arrazoi gisa, "baina badakigu teknikoki bideragarria dela eta hori ez egiteko erabakia guztiz politikoa dela".