GAZTETXEAK ETA OKUPAZIOA
Pikuondo hilik dago, baina lanean jarraitzen dute
Beasaingo (Gipuzkoa) Pikuondo etxe okupatua hiru urtez aritu da lanean. Maiatzaren hasieran, ordea, Beasaingo Gazte Asanbladak jakinarazi zuenez, Pikuondok «hasierako lan ildoa» galdu zuen. Horregatik, etxea bertan behera uztea erabaki zuten. Halere,Gazte Asanbladak lanean jarraitzen du. Helburua beste gaztetxe bat izan eta lan tresna horri behar bezalako erabilera ematea da. Beasain ez da, ordea, gaztetxe baten beharrean dagoen herri bakarra. Erromon (Getxo) azken lau urteotan lau gaztetxe izan dituzte. Agintariek guztiak hustu dituzte. Orain eraikin bat okupatu berri dute gaztetxea izango den itxaropenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu