Politika

Pili Zabala legebiltzarrera itzuli da bost hilabeteren ondoren

Osasun kontuengatik legebiltzarrera joan gabe egon da bost hilabete inguruan, eta gaur itzuli da. Txaloka hartu dute legebiltzarkideek.

Pili Zabala eta Iñigo Urkullu, gaur, legebiltzarrean elkar agurtzen. DAVID AGUILAR, EFE
2018ko otsailaren 1a
07:36
Entzun

Hemizikloan hutsik egon den eserlekuan eseri da gaur, berriz ere, Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea. Lehendakarigai izan zen, eta  legebiltzarkide izan ostean eman zioten gaixotasunagatiko baimena.

Zabala legebiltzarretik kanpo egon den bitartean 74 legebiltzarkide egon dira lanean, eta Ahal Dugu-k bat galtzeak, indar harremanak orekatzea ekarri zuen. Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSEk 37 ordezkari dituzte legebiltzarrean, eta bost hilabete horietan, beste hainbeste izan dituzte gainerako indar politikoek ere. Gaurtik aurrera, berriz ere, bat gehiago dira gainerakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.