'Cabacas auzia'

Pilota jaurti zuen ertzaina identifikatzean itxiko da auzia, Gabirondoren esanetan

Auzia asko luzatzen ari dela aitortu du Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendariak. Haren esanetan, pilotakada bota zuen ertzaina identifikatzea lortzen dutenean amaituko da. Gertatuaren erantzukizuna harena izan dela uste baitu: "Halako egoeretan, oso zaila da kanpotik agintzea". 

Iñigo Gogoan taldeak protesta egin zuen atzo epaitegi aurrean. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko otsailaren 13a
09:53
Entzun

Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendariak "lehenbailehen" argitu nahi du Cabacas auzia. Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Gabirondo. "Inori ez zaio interesatzen gai honekin bueltaka ibiltzea". Ikerketa luzatzen ari dela onartu du, baina auzia korapilotsua dela zehaztu du: "Ez da erraza jakiten nork bota zuen pilotakada".

Gabirondoren ustez, Iñigo Cabacas hil zuen pilotakada bota zuen ertzaina identifikatuta itxiko da ongi auzia. "Nork eta zein egoeratan egin zuen jakitean". 

Haren ustez, goi arduradunei ezin zaie gertatua leporatu, halako egoeretan bertan unean daudenek hartu behar dituzte-eta erabakiak. "Kanpotik agintzea zaila da". Dena dela, Cabacas hil zuten unean hartutako erabakia ez du egokitzat jo: "Kaltea handiegia izan da lortu nahi izan zenarekin konparatuta".

Gaur deklarazio gehiago

Atzo, Cabacas auzian inputatuta dauden bost ertzainetatik bik deklaratu zuten. Gaur, gertaerak berregiteko lanean ibili ziren Espainiako bi poliziak deklaratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.