Piloten ordez gomazko balak erabiliko ditu Ertzaintzak

2012ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Gomazko pilotak erabiltzeko debekua jartzekoa du aurten bertan Europako Batasunak, eragiten dituzten kalteak direla eta. Urte amaierarako izango du prest araua. Gaur egun, Espainiako eta Portugalgo estatuek soilik baimentzen dute pilotak erabiltzea; arriskutsua dela uste du Europako Batasunak. Eusko Jaurlaritzak iragarria du beste era bateko materialak erabiltzen hasiko dela uda ondoren. Frantziako Poliziak erabiltzen dituenen gisakoak izango dira Ertzaintzarenak. Eskopeten ordez, pistolak erabiliko dituzte, tiroek «zehaztasun handiagoa» izan dezaten, eta piloten ordez gomazko balak jaurtiko dituzte. Abiadura handiagoa hartzen dute, eta ohartarazi dute arriskutsuagoak izan daitezkeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.