GIZARTEA

Pilula antisorgailuaren sustatzailea hil da

89 urte zituela zendu da Lucien Neuwirth.

Lucien Neuwirth.
2013ko azaroaren 26a
15:58
Entzun

Haren abizena darama metodo antisorgailuak ahotik hartzea baimentzen zuen Frantziako legea. 1972an sartu zen indarrean Newirth Legea, nahiz eta Frantziako Asanbleak 1967an onartu.

1924ko maiatzaren 18an jaio zen, Saint Etiennen (Frantzia). 1958an diputatu aukeratu zuten, eta 1920ko legea, antisorgailuen propaganda oro debekatzen zuena, bertan behera uzteko asmoa azaldu zuen. Saint Etienneko Udalean, dibortzioen eta laguntza sozialen batzordean jardun zuen, eta han jabetu zen emakume askok arazoak zituztela izan nahi ez zuten seme-alaba bat edukitzearen ondorioz.

Diputatu zela, familia antolaketako elkarteen eta emakumeen taldeen aldarrikapenen inguruko informazioa jaso zuen, eta, François Mitterrand 1965eko hauteskunde kanpainan kontrazepzioaren alde mintzatu zela baliatuz, aurreproiektu bat idatzi eta gaiaren inguruko batzorde bat sortu zuten Neuwirthen ekimenez. Eztabaida handia izan zen Frantziako Asanblean eta Senatuan, baina 1967ko abenduaren 28an onartu zuten "jaiotzen arautzeari buruzko legea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.