GIZARTEA

Pintaketa faxistak agertu dira berriro Nafarroan

Elkarretaratzea egin dute Iruñeko udaletxeko plazan, azken erasoak salatzeko.

Iruñeko udaletxeko plazan eginiko mobilizazioa. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 18a
11:27
Entzun

Joseba Asiron alkateak Emilio Mola eta Jose Sanjurjo jeneral kolpisten gorpuak Erorien Monumentuko kriptatik ateratzeko erabakia ezagutarazi zuenetik, pintaketa ugari agertu dira Nafarroako hainbat lekutan. Asironen kontrakoak izan ziren aurrenekoak, eta asteazkenean German Rodriguezen oroitarriari ere eraso egin zioten.

Pintaketa gehiago agertu dira gaur. Huarten agertu da bat, eta Mola eta Sanjurjo hobitik ateratzearen aurkakoak dira: "Inoiz ez dituzue gure arimak hobitik aterako. Ohorea eroriei".

Gainera, azken egunetan Iruñean ere agertu dira pintaketak, Burlatako bide zaharrean. "Europa zuria" dio batek. Iruñeko udaletxean, elkarretaratzea egin dute, azken egunetako erasoak salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.