"Sinbolo xenofobo eta faxisten aurrean" beste alde batera ez begiratzeko eskatu die Bildu Iruñea udal taldeak arduradun politikoei, eta "lehenbailehen" ezaba ditzatela eskatu. Udaleko ordezkariek horien berririk ez zutela erantzun dute, eta pintaketak ezabatzeko erabiltzen den ohiko prozedura martxan jarriko dutela.
Larunbat eta igande artean egin zituzten pintaketa horiek. Arriba España eta Stop latino leloak, svastikak, bandera espainiarrak eta sinbolo frankistak daude Gurutze plazako paretetan.