Lehen aldiz, Eibarko PSEk txosna bat jarri du Arrateko zelaietan, herriko zaindariaren jaiak direla eta. Ordea, gaur goizean hainbat pintaketa agertu dira txosnaren kanpoaldean; PSOE=GAL edota Gure gorputza gure erabakia irakur daiteke horietan. Zumaian duten herriko etxean, berriz, Gora ETA agertu da idatzita.
Nuestra Txozna para el día de Arrate ha amanecido llena de pintadas. Esta es la tolerancia de la Izquierda Abertzale pic.twitter.com/VStRyzq9x1
— Eneko Andueza (@enekoandueza) 8 de septiembre de 2016
Gogor salatu du gertatutakoa Eneko Andueza sozialistak, eta ezker abertzaleari egotzi dio erantzukizuna: "Uste genuen hau iraganeko kontua zela, baina behin eta berriz gertatzen da. Eremua askatasun osoz partekatu ahal izateak eragiten dien haserrearen ondorio da hau".