GIZARTEA

Pintaketak egin dituzte Tolosako elkarte ugaritan

Gure Kaiola, Batasuna, Txinparta, Berazubi eta Aiz-Orratz/Veleta elkarteetan egin dituzte, emakumeak baztertzea egotzita. Pintaketak bere gain hartu ditu Ernaik.

Matxistak hitza idatzi dute elkarteen sarreran. TOLOSALDEKO ERNAI
2016ko ekainaren 2a
09:28
Entzun

Pintura morez egin dituzte pintaketak elkarteetako ateetan: "Mantala aginte makila izango bailitzan, gerri bueltan ondo lotu, eta suaren bueltan aski ongi erretzen dituzue berdintasuna, eskubideak, feminismoa eta antzerakoak; erre, ke bihurtzeraino".

Matxistak hitza idatzi dute guztietan, eta Sukalderaino sartuko gara horietako batean. Ohar batean hartu ditu Tolosaldeko Ernaik pintaketak bere gain: "Afaltar ugariko mahai luzeetan falozentrismoa, matxismoa eta hetero-patriarkatua ematen dituzue jateko. Ipurdiak ondo estutuko dituzue zuen lagunari txoko egiteko, baina guretzat ez da aulkirik".

Tolosako Udalak gaitzetsi egin ditu pintaketak, eta ohartarazi bide hori ez dela "helburuak lortzeko egokiena". Udalak uste du halako jarrerek "oztopoak" ezartzen dituela "etorkizunari begira elkarteetan eta gure gizartean orokorrean parekidetasuna lortzeko ezarritako lan-ildoetan". Udalak elkarteei babesa eskeintzearekin batera, lanean jarraitzeko gonbita luzatu die: "Adierazpen askatasunak ez du erasoa ez eta bandalismoa justifikatzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.