Politika

Pintura jaurti dute Durangoko PSE-EEren egoitzara

Egoitzaren hiru saretak zikindu dituzte margo gorriarekin, baina udal langileek berehala garbitu dituzte Juan Jose Ziarrusta alkatearen (EAJ) aginduz.

2006ko azaroaren 15a
18:06
Entzun
Goizeko seiak eta laurden aldera margo gorria jaurti dute norbaitzuk Durangoko (Bizkaia) PSE-EEren egoitzaren aurka. Fernando Castillo Durangoko PSEren buruzagiak agertu duenez, egoitzaren gatxadako hiru saretak zikindu dituzte erasoaren egileek, baina udal langileek berehala garbitu dituzte Durangoko alkateak aginduta. Hain justu, alkatea bera egoitza bisitatzen izan da goizeko zazpiak eta hogei aldera, PSEko kide eta jarraitzaileei elkartasuna adierazteko.

Durangoko PSEko buruzagiak gogor gaitzetsi du gertatutakoa, eta hori ez dela bidea ohartarazi die erasoaren egileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.