Urola Kostako Hitza-k jakinarazi duenez, 07:30ak inguruan jaso du Ertzaintzak deia, Lasaotik bi kilometrora dagoen Olaberria baserriaren inguruan sutea piztu dela jakinaraziz. 07:50ak aldean bertaratu dira suhiltzaileak. Olaberri baserriaren inguruan sortu denez sutea, lehentasuna baserria babesteari eman diote. Jakinarazi dutenez, dagoenko kontrolpean daukate baserri ingurua eta orain beste aldean ari dira lanean.
Momentu honetan suhiltzaileen lau kamioi eta basozainak ari dira lanean Lasaoko Olaberri baserriaren inguruetan. Gaitzak jotako pinudi bat zegoen baserri alboan, eta Foru Aldundiak bota egin zuen eta azken egunetan garbiketa lanetan ari ziren. Eguraldi ona egin duenez ez dute orain arte arazorik izan. Gaur, ordea, hego haize zakarra zebilen goizean goizetik, eta horrek txinpartak sortu ditu pinudi zaharrean, eta sua zabaltzen joan da.
Oraindik ere, haizea gogor dabil eta norabidea zakar aldatzen duenez, suhiltzaileak bertan egongo dira datozen orduetan zainketa lanak egiten.
Gertakaria
Pinudi batek su hartu du Zestoan
Zestoako (Gipuzkoa) Lasao auzoan su hartu du pinudi batek. Baserri bat dago handik hurbil, eta hura babestea izan da suhiltzaileen aurreneko lana. Baserri inguruko garrak kontrolpean dauzkate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu