GIZARTEA

PIP bularreko protesien sortzaileari lau urteko zigorra ezarri diote

Iruzur egitea egotzita zigortu du Marsellako Zigor Auzitegiak Jean-Claude Mas.

2013ko abenduaren 10a
10:36
Entzun

Jean-Claude Mas izan zen PIP protesien enpresaren sortzailea. 2010. urtean protesiak merkatutik kentzeko agindu zuen Frantziako Gobernuak, eta jarrita zeuzkatenei mediku azterketa egiteko eskatu zieten. 60 milioi euro gastatu zituzten emakumeei protesiak kentzen. Bestalde, auzitara eraman zituzten Mas eta enpresako beste hiru arduradun, iruzurragatik. Salaketak hasi zirenean, enpresak kiebra jo zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.