Bularrak handitzeko PIP markako protesia daukaten Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako emakumeek kendu egin beharko lituzkete. Frantziako Gobernuak egin du deia: «Badaezpada eta larritasunik gabe» kentzeko protesi horiek. Osasunari kalte egin diezaieketen materialez egin zituzten inplanteak: industrian erabiltzeko silikona daramate, eta desegiteko arriskua dute. Frantziako Gobernuak jakinarazi du Gizarte Segurantzak bere gain hartuko duela protesi horiek kendu eta beste batzuk jartzeko ardura. Espainiako Gobernuak presazko ikerketa bat eskatu du, zein neurri hartu erabakitzeko.
Iaztik dituzte auzitan PIP markako bular inplanteak. Merkatutik kentzeko agindu zuten Frantzian, eta jarrita zeuzkatenei eskatu zieten egiteko mediku azterketa. Europako beste herrialdeetan ari dira egoera aztertzen; atzo bertan bilera bat egin zuten Europako Batasuneko herrialdeek, zer egin aztertzeko. Alemanian, adibidez, 19 andreri behintzat pitzadurak atera zaizkie bularretan.
Parisek 60 milioi euro gastatuko ditu protesiak kentzen. «Kentzea nahi dugu, hondatzeko itxura ez badute ere», esan du Xavier Bertrand ministroak. Ehunka mila protesi saldu zituen enpresak; salaketak hastean kiebra jo zuen.
PIP markako bular protesiak kentzeko eskatu du Frantziak, arriskutsu jota
Enpresa kiebran dago, eta Gizarte Segurantzak ordainduko du gastua; Espainiako Gobernua egoera aztertzen ari da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu