Bermeoko (Bizkaia) Intertuna II ontziari eraso egiten saiatu dira gaur Somaliako pirata batzuk Indiako Ozeanoan, baina ihes egitea lortu du.
Seychelleak eta India arteko uretan, Somaliako kostatik 420 miliatara atunak arrantzatzen ari zen ontzia. 06:00ak inguruan sareak botata eta geldirik zegoela, ontzi txiki bat hurbiltzen ari zitzaiela ohartu dira. Ontzi euskalduna geldirik zegoenez, asko hurbildu zaizkie piratak. Lau orduz ihes egin ondoren, "arriskutik kanpo" daude orain arrantzaleak, Fernando Lasa ontziko patroiak adierazi duenez.
Aste honetan bertan Bermeoko beste bi ontziri ere eraso egiten saiatu dira Indiako Ozeanoan: Campo Libre Alai-ri eta Alakrana A-ri. Hauek ere ihes egitea lortu zuten. Campo Libre Alai-ko lagunak piraten ontziaz ohartarazi ziren horiek erasoa egin baino lehenago, eta alde egin zuten, abiadura handiagoa dutelako.
Gizartea
Piratak gaur Bermeoko beste ontzi bati eraso egiten saiatu dira Indiako Ozeanoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu