Piraten erasoei izkin egin die Bermeoko ontzi batek

2010eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
BILBO. Bermeoko (Bizkaia) Etxebastar enpresako Erroxape atunontziari jazarri zitzaizkion piratak atzo Indiako Ozeanoan, ontziko jabeek jakinarazi dutenez. Ontziko patroiak berak eman zuen erasoaren berri. Segurtasun pribatukoek tiroak bota zituzten piratak uxatzeko, eta lortu zuten, piratek bertan behera utzi baitzuten jazarpena. Eraso hori ez da egunotan Etxebastar enpresako ontziek jasandako bakarra. Elai-Alai eta Demiku ontziei ere eraso egin diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.