Georges Labazee Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidenteak eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak 2011-2015 hitzarmena aurkezteko ekitaldia egingo dute astelehenean, Baionan. Akordioko arloak: gizartea, gaztedia, kirola, dokumentazioa eta formakuntza. Kontseilu Nagusiaren egoitzan izango da ekitaldia, goizeko hamaiketatik aurrera.
Labazeeren erakundeak esan du Gipuzkoarekin "mugaz gaindiko lankidetza politika eraiki" nahi duela eta astelehenean bi proiekturen berri emango dutela. Osasuna edo hezkuntzari buruzko haur gida bat aurkeztuko dute, batetik, alde bietan bizi diren gurasoentzat; eta kirolari buruzko webgune bat, bestetik.
Labazee (PS) iazko martxoaren 31n izendatu zuten Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidente, eta Garitano (Bildu) iazko ekainetik da Gipuzkoako ahaldun nagusi.