George Labazeek Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidente kargua utziko du, senatari postua lehenetsita. Hala zabaldu du Kazeta.info atariak. Alderdi Sozialistak hauteskunde kanpainan iragarri zuen karguen pilaketa bertan behera utzi nahi zuela. Frantziako Estatuan ohikoa da politikari batek bizpahiru kargu izatea.
Egoera horretan da Labazee, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidentea. Gaur azaldu duenez, postu hori utziko du senatari gisa aritzeko. 2011ko Frantziako Senaturako hauteskundeetan hautatu zuten senatari gisa Alderdi Sozialistako kidea. Pirinio Atlantikoko departamenduan hiru aulki ziren jokoan. Horietako bi sozialistek eskuratu zituzten —Georges Labazeek eta Frederique Espagnacek—, eta hirugarrena Jean Jacques Lasserre zentristak eraman zuen.