Pirinioetan gizon bat hil da mendian erorita

2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
FRANTZIA. Pic du Midi d'Ossau mendian (Frantziako Pirinioetan) erorita hil zen atzo 60 urteko Eibarko (Gipuzkoa) gizon bat. Jendarmeriak jakinarazi duenez, 2.884 metroko altueran zebilela 200 metrotik behera erori, eta kolpearen ondorioz hil zen. Gizonezkoa hogei kidez osaturiko talde batean zihoan, baina ez haiei loturik. Suhiltzaile eta sendagileak helikopteroz joan ziren, baina dagoeneko hilik zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.