OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak ikasleen gaitasun maila neurtzeko 3 urtez behin lantzen duen PISA txotenko emaitzekin "nahikoa gustura" dago Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleak herrialde garatuenen parametroetan daudela uste du. "Hiru arloetan OCDEko batez bestekoan gaude, herrialde garatuenen parametroetan. Gainera zientzietan 13 puntuko hobekuntza izan dugu", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Gainera, etorkizunera begira PISAko txostenean atzeman diren hutsuneetako zenbait curriculum berriaren bidez konpontzeko bidean jarri direla uste du Camposek: "Kontuan hartuta orain arteko curriculumean zientziei Espainian eta Europan eskaintzen zitzaien denboraren erdia eskaintzen zitzaiela eta hori konpoduko dugula, eta curriculum berriaren ardatza ezagutza barik gaitasunak lantzea dela eta hori baloratzen duela PISAk, esan dezakegu curriculum berriarekin hasten direnek asko hobetuko dituztela emaitzak". Hala ere, bilakaera hori ikusteko gutxienez 15 urte beharko direla ohartarazi du Hezkuntza sailburuak.
Curriculumari dagokionez, ez dutela ezertan atzera egiteko asmorik azpimarratu du Camposek, nahiz eta Nafarroako Gobernuak proiektuaren kontrako egitasmoa aurkeztu. Euskal Herria "banaketa politiko eta administratiboen gainetik" errealitate kulturala dela adierazi du, eta, beraz, "guztiz zilegi" dela Jaurlaritzaren curriculumean Euskal Herri osoaz, Nafarroa barne dela, aritzea.
Hezkuntza
PISA azterketako emaitzekin "nahikoa gustura" dago Campos Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
Gainera, curriculum berriarekin emaitza horiek hobetzea espero du. Hain zuzen ere, Jaurlaritzak curriculum horri eusteko asmo sendoa duela adierazi du Camposek, nahiz eta Nafarroako Gobernuak kontrako helegitea aurkeztu. Curriculumean Euskal Herri osoaz aritzea "guztiz zilegi" dela nabarmneu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu