Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte pozik azaldu da PISA txostenak azaleratutako emaitzekin, eta nabarmendu du lehen aldia dela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako emaitzak atal guztietan direla OCDEren batez bestekoak baino hobeak.
Uriartek hezkuntza komunitate osoa zoriondu du, eta horiek emaitzak hobetzeko egiten duten lana goraipatu du. Halaber, zientzien eta irakurketaren alorreko emaitzei behatu die Uriartek, bi horietan gora egin baitute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleen emaitzek aurreko txostenarekiko.